, ,

Alde Zaharra duten hiriak gustuko dituzu?

Donostia ezin duzu bisitatu gabe utzi!

OMW San Sebastian Puerta Mar

 

Erdi-Aroko hirien kale estuetan zehar paseatzeak zirrara berezi bat eragiten dizun horietako bat zara?

Zu baino lehen milioika pertsonek zeharkatu dituzten eta historiaz beterik dauden galtzada-harri horiek zapaltzea gustuko izaten duzu?

Harri eta izkina bakoitzaren atzean gordetzen den istorioak deskubritzearen zaletu amorratua zara?

Guk ere, OH MY WALK!-en, zure zaletasun hau konpartitzen dugu eta Alde Zaharra duten hirietan galtzea oso gogoko dugu!

Imajinazioak hegan egiten digu  erdi-aroko arku horien azpitik pasatzean, kale zahar haietatik ibiltzean edo hainbat pertsonak garai batean esertzen ziren leku batean esertzean …

Baina guretzat sentsazio hau milaka aldiz bidertzen da gure Donostia zeharkatzean, azken finean ibilaldi gidatuak zeozergatik egiten ditugu!

Beraz Donostiako kalezulo edo izkina bakoitzak gordetzen dituen sekretuak ezagutzen ditugu eta zurekin partekatzeko prest gaude!

Hasieratik hasi gaitezen.

Ikusi dezagun nola jaio zen Donostiako Alde Zaharra, gaur egun hain miretsia den hori.

 

Donostia: Horrela sortu zen Alde Zaharra edo Hiri Zaharra.

Historiak dio gaur egun Miramar jauregia dagoen lekuan, Sebastian santuari dedikaturiko monasterio bat zegoela X. mendean.

Monasterio hark, gure hiria sortzean XII. Mendean, bere izena emango zion.

Urgull mendipean jaio zen hiriak hazten jarraitu zuen eta gaztelu bat izateaz aparte harresi bat ere bazuen, mendeetan donostiarrak babestu zituena.

Errege Katolikoen garaian harresi hau sendotu egin zen gerra garaiak eskatzen zuten bezala eta horrela herri gotortu garrantzitsu bat bihurtu zen Donostia. Zoritxarrez horrek ez zuen ekidin 1813. urteko hiriko setio eta suntsipena gertatzea.

Suntsipen honek Erdi-Aroko Donostia hura ia guztiz galtzea suposatu zuen, Urgull menditik gertuen zeuden erakinak izan ezik, Trinitate kalean zeudenak, gaur Abuztuaren 31-a deritzon kalea, Donostia zaharreko kale eta etxe eta eliz zaharrenak gordetzen dituen hura.

OMW Sta Maria San Sebastian

 

Hiria berreraikitzea erabaki zuten momentu horretatik aurrera, hiri zaharrak zuen distribuzioa errespetatuz baina kaleak zabalagoak eta argiagoak izatea bultzatuz, azken finean Donostia merkatarien hiri bat zen eta horretarako nondik paseatu eta non saldu bistan egon behar zuen.

Ez zen denbora asko pasa Donostiak beste erabaki bat hartu behar izan zuen arte. Garai berriei aurre egin eta hazi, edo betiko moduan jarraitzea harresi artean eta merkataritzari dedikatuz. Hazteko erabakia hartu zutenean harresia oztopo bat besterik ez zen, beraz 1864. urtean azkenean lortu zuten hau kentzeko baimena eta gaur ezagutzen dugun Donostia berria eraikitzen hasi zen.

Beraz gaur inoiz baino gehiago, Donostia zahar hura aurkitu nahi badugu, Alde edo Parte Zaharrean murgildu egin behar gara eta leku aproposetara begiratu.

Gure espezialitatea hori da, historia, bitxikeriak eta ahaztutako istorioak zuenganatzea, beraz Donostiako harriek gordetzen dutena ezagutu nahi baduzue gurekin kontatu!

 

Gure Donostiako bisita gidatuak gerturatuko zaitu gure historia eraiki zuten pertsonai haietara …

Antzinako hiri hartako biztanleen sekretuak ezagutuko dituzu …

Itsasora begira bizi ziren hiritarren poz eta tristurak ezagutuko dituzu …

Baina zer hobeto gurekin ibilaldiak egin dituztenak esplikatzen badizute nola izan zen OH MY WALK!-en eskutik aurkitzea Donostiako alde zaharra …

ruta-san-sebastian-insolita

“Reina Mora”-k hau dio Facebook-en:

Ibilbide bizi bat da eta hiria ezagutu eta sentitzeko modu berri bat ! Adin guztiko jendearentzako eta batipat beraien hiriari buruz gehiago jakin nahi duten Donostiar horientzat.

“Maite”-k  ondorengo iritzia du:

Oso ibilbide berezia! Ordu t’erdi kliskatu gabe pasa dugu ! Hurrengoa ezagutzeko desiratzen ! Nola nabari den gauzak ondo egiten direnean …

Eta “Iñigo” -k uste du bere bisita gidatua izan zela:

Ezberdina, entretenigarria eta dena pasioz eta gertutasunarekin azaldua. Google-en aurkitzen ez diren pasadizo historikoez osaturiko ibilbidea. %100 gomendagarria.

Eta zu, bazatoz liburuetan kontatzen ez diren istorioak ezagutzera?

Baditugu ere behin behineko ibilaldi bereziak. “Pop-Up” deitzen ditugunak!  Aurkitu itzazu hemen

 

Donostia inguruan alde zaharra duten beste hiri esanguratsu batzuk ezagutu nahi dituzu?

OH MY WALK!-etik honako hiri zoragarriak gomendatu nahi dizkizugu:

 

Hondarribiko alde zaharra

Hondarribia Donostiatik 20 bat km-tara  dago eta Gipuzkoa probintziako ipar ekialdean kokatuta dagoen itsas herri zoragarri bat da.

Bere gastronomi itzelaz aparte, Hondarribiak estatu mailako hobekien  kontserbatutako alde zaharra du, benetako Erdi Aroko erlikia bat. Bere harresiak, Gipuzkoan bakarrak, galtzada-harriz beteriko kale estu ordenatuak eta kolore biziz margotutako balkoiak dituzten euskal etxe zoragarriak babesten ditu.

Hondarribia nahitaezko geraleku bat da alde zaharrak dituzten hiriak maite dituztenentzat.

Hondarribia

Hondarribiko Alde zaharrera daraman Santa Maria atea.                           Argazkia: Hondarribia turismoa

 

Bilboko Alde Zaharra

Bilboko “Zazpi kaleak” bezala ere ezagutzen da “Botxo”-ko alde zaharra. Erdi-Aroko kaleak karlistengandik setiatuak izan ziren arren beren berpiztea izan zuten gaur egungo  kale xarmangarrietan bihurtuz.

Zer egin daiteke oinezkoentzat mugatutako Bilboko  zona eder honetan?

Nerbioi ibaiaren eskuin aldean komertzio, merkatu eta pintxo tabernaz jositako kale jendetsu anitzak aurkitu daitezke. Baina guk Alde Zahar honetako kaleen barrena sartzea gomendatzen dizugu eta zazpi kale horietan gordetzen diren eraikinen istorioek gida zaitzatela: Santiago katedrala, Ribera merkatua, San Anton eliza….

Ziur gaude, Bilbok ez dizula huts egingo Alde Zahar ederren zalea bazara!

bilbao-casco-viejo

Bilboko Alde Zaharraren irudi ederra.                                                                          Argazkia: Bilbao Hiria

 

Iruñako Alde Zaharra

Iruñarrak arro daude beraien hiriko Alde Zaharra Estatu osoko zaharrena delako, eta arrazoi guztia dute, zibilizazio eta kultura desberdinen talka bat baita.

Alde zahar honen historiak 2000 urte baino gehiago ditu, erromatarren garaikoa da (Nafarreria bezala ezagutzen dena) eta internazionalki ezaguna  egin da gaur egun bertan ospatzen diren  San Ferminetako festengatik.

Erdi-Aroko bukaeran bi hirigune berri gehitu ziren Iruñera, bat “Occitania” eta Frantzia hegoaldetik zetozen immigranteekin eta bestea leku desberdinetatik etorritako jendearekin.

Gaur egun bere kale estuetan galdu zaitezke, etxadi irregularrak edo ehunka urte dituzten egurrezko  teilatu-hegalak dituzten etxe xarmangarriak aurkituz…

Eta eguna aukera ahal baduzu Iruñea bisitatzeko, Maiatzak 26 bat izan dadila, “Alde Zaharreko Eguna” ospatzen bai da. Kontzertuak, fanfarreak, peñen festak, txalaparta musika, Erraldoien konpartsak, euskal dantzak, etab…!

 

Pamplona - Calle Estafeta

Iruñako Estafeta kalea.                                                                        Argazkia J.Poyo

 

Bayonneko Alde Zaharra

Nive eta Adur ibaiak elkartzen diren puntuan dago Frantziako hego-mendebaldeko hiri eder hau kokatua eta hamabost mende baino gehiagoko historia du.

Harresi zaharren artean ezkutatzen diren kale estu eta labirintikoetan sartuz  Erdi-Aroko monumentu izugarriekin aurkituko gara Katedral Gotikoa bezala adibidez, edo tenplu txikiagoak eta beste garai bateko etxe ederrekin….

Bertako gastronomia (txokolatea!!), dendak eta euskal kulturak harrapatuko zaitu. Ezin duzu galdu!

grand-bayonne

Petit Bayonne edo Alde Zaharra.                                                                                    Argazkia: Euskoguide

 

Guzti hau irakurri ondoren, hasi al zara plana prestatzen?

Gure berrien buletinera harpidetza egitea gomendatzen dizugu, gure ibilaldi berriak edo gomendioak galdu ez ditzazun! Hemen.

Dohain da eta nahi diguzuna proposatu ahalko diguzu: ze ibilaldi egin nahiko zenuke, iradokizunik?

Idatziguzu eta zure ideiak gurekin banatu!

Laster arte!

OH MY WALK!-en ibilaldi kultural gidatuetan itxaroten zaitugu!