Nolakoa izan da 2017. urtea OH MY WALK!-entzat?

calendario

 

Urtea IZUGARRIA izan da guretzat!

Bai,hala izan da.

OH MY WALK! osatzen dugunok 2017-a  gogoz eta Donostitik ibilaldi berriak  sortzeko intentzioarekin hasi genuen.

Baina nola imaginatuko genuen gaurko egunean, 2018 urte berria hasi dela, iritsi garen lekura iritsiko ginela!

Urte hasieran bide bat hartu arren ezin da inoiz jakin zer gertatuko den hurrengo 12 hilabetetan eta justu hori gertatu zaigu guri:  2017-a sorpresaz josia egon dela!

Prentsan azaltzetik, ibilaldi Pop Up berrietara eta batez ere gure bezeroengandik jaso dugun harrera eta goxotasunera.

2018-ak ere sorpresa positibo asko edukitzea espero dugu baina batez ere, urte berri honi eskatzen diogu gure Donostiako ibilaldi kulturalak gure jarratzaileei, bai bertakoei bai atzerritarrei, liluratzea!

 Zer ekarri digu 2017-ak OH MY WALK! osatzen dugunoi?

 

Komunikabideetan ezagutzera ematea

Irutxuloko Hitza - Julio 2017

Komunikabideak gure ideiaz jabetu ziren eta ondorioz tarte bat dedikatu digute beraien orrietan Donostian egiten ditugun ibilaldi gidatuei buruz hitzegiteko.

Konkretuki Noticias de Gipuzkoak artikulu zoragarri bat argitaratu zuen non azpimarratzen zen gure ibiladien atzean zegoen dokumentazio eta ikerkuntza maila haundia, honako esaldia nabarmenduz:

“2006. urtean eratu zen Oh My Walk!-en ibiladietan parte hartu duen %95-a bere hiria hobeto ezagutu nahi duten donostiarrak izan dira, ezkutuan dauden bitxikerietara hurbildu nahian, asko daude eta.”

Hemen irakurri dezakezu artikulu osoa.

 

El Diario Vasco-k ere aipatu zituen Donostiako gure Walking Tour-ak, beraien bideo erreportaia gure Donostia Beltza ibiladian oinarrituaz.

Hemen ikusi dezakezun bideoaren bidez gonbitea helarazi nahi dizuegu Donostiaren historia beltzaren inguruan azpimarratzen diren une batzuk ezagutu ditzazun.

Berria egunkariak, Hirutxuloko Hitzak, Gara egunkariak, Onda Cero Irratiak, TVE edo Cadena Ser Irratiak ere elkarrizketak egin dizkigute. Hemendik gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu gure Donostiako ibiladiak aipatu eta gure Donostiarekiko pasioa beraien irakurleekin partekatu dituzten komunikabide guztiei.

Mila esker !

Eta gure Ibilaldi Beltza aipatu dugula …

 

Ibilaldi BELTZA bueltatu zen…

Vuelve-SS-OSCURA

Donostia Beltza konkretuki 2016ko neguan sortu zen eta 2017-an bueltatu egin da. Denbora gutxiren buruan gau eta misterio zale asko Donostiako kaleak gauez zeharkatzen ikusi genituen gurekin.

Hala da. Nahiz eta gure hiria bere kolore eta argitasunean nabarmentzen den, Donostiak sekretuak, madarikazioak, songinkeriak, hilketak, etabar ezkutatzen ditu.

Jende askori gure iraganeko sekretu beltzenak zirrara berezi bat sortzen diela jakinarazteak harritu gintuen.

Eta horrek zer pentsatua eman zigun …

Zergatik ez sakondu gure ibiltariei horrenbeste zirrara eragiten dieten kutsu misteriotsu, ezkutu eta beldurgarri horietan?

Horrela 2017an gure ibilaldi Pop Up-ak jaio ziren …

  • Polloe-ko Pop Up ibilaldiak Donostiako hilerririk garrantzitsuena urte bukaeran, Santu Guztien egunaren inguruan bisitatzeko aukera eman zigun. Ibilaldi honetan gure ibiltariek, donostiarrok gure hildakoekin dugun harreman bitxia ezagutu zuten. Horretaz gain, lurperatze mota ezberdinak, hilerriaren historia, bere artea, bere panteoiak, eta gure arbasoen atseden lekuetan giltzapeturik dauden sekretuak ezagutu zituzten.

Pop Up Polloe1

Informa zaitez hemen gure Polloeko ibilaldi honi buruz irteera berriak egongo dira eta!

  • Uda bukatzear zegoenean ordea, Irailean, Urgull mendian Pop up ekintza bat antolatu genuen gure kolaboratzailea den @DonoSStiaOculta-rekin:  Altxorraren bila abiatzea Donostiako gaztelua dagoen Urgull mendian! 30 pertsona inguru parte hartu zuten eta Gazteluaren iskin eta sekretuak deskubritzeko parada izan zuten ondo pasatzen zuten bitartean.

Pop Up Urgull

 

  • Eta Gabon hauetan asko eskatu diguzen Pop Up ibilaldia sortu dugu: Donosti EZEZAGUNA ibilaldia-UMEEN edizio berezia. Joku eta erronka desberdinen bitartez Donostiako sekretu eta istorioak ezagutu dituzte umeek beraien familiekin batera. Egindako irteeran ederki pasa zuten hiriko alde zaharra arakatuz!

Umeentzat diseinatutako ibilaldi honi buruz informazio gehiago hemen.

Ruta OMW niños

 

Eta 2018-rako energia eta ideia gehiago izango ote ditugu?

Noski!

Gure ikertzaile taldeak ez du deskantsatzen!

Gure hiriko bitxikeri eta sekretuak kontatzeko gogo eta ilusio berdinarekin jarraitzen dugu gainera.

Horrela, urte berri honetarako Donostitik bi ibilaldi berri ari gara prestatzen eta asko gustatuko zaizkizue…

 

 Ibilaldi kultural berriak Donostian 2018-rako.

 

Donostia Marinel Herria

marineros

Donostiaren historia itsasoarekin dago lotuta dudarik gabe hiria sortu zenetik XII.mendean. Ibilaldi honek Erdi-Aroko portu hartara eramango zaitu, itsasora dedikatutako bizitza batek dakartzan poza eta zoritxarrak deskubrituz.

Donostia Emakume-ukitua

mujeres

Askotan itzalean bizi izan ziren emakume  haiek Donostiaren etorkizuna markatu eta erabaki zuten. Ibilaldi honek emakume haiek gogoratuko ditu beraien garaiak errekuperatuz beren istorio eta errealitateekin batera.

Harpidetu zaitez OMW-en berrietara eta ibilaldi berriei buruz informatuta izango zaitugu!

 

Eta ibilaldi berriak sortzea ez da izan 2017-an egin dugun gauza bakarra!

Gure webgunea ere berritu dugu!

Ikusi al duzue?

Web OMW

Gure webgunea nabigatzea zuentzat esperientzi errez eta ulerkorra izaten saiatu gara, lortu al dugu?

Guk hori uste dugu!

Baina zuek duzue azken hitza.

Kontatuko al diguzue zer iruditzen zaizuen? Errez aurkitzen al dituzu ibilaldi desberdinen informazioak? Irteeren egutegiak? Beste ibiltarien iritiziak? Gure berriak?

Gure buletinera harpidetuta ez bazaude ez denborarik galdu!

Edo emaizkiguzu zure iradokizunak webgune edo ibilaldiei buruz! Zure iritzia izatea oso bailagarria da guretzat!

Agur 2017…Kaixo 2018!

2018 OMW

Eta 2017-a joan denean, hoberena opa dizuegu 2018-rako: Osasuna, alaitasuna, maitasuna eta poztasuna!

Gure hiri ederrean, Donostian, elkar aurkitzea espero dugu ibilaldi kultural bat konpartitzen dugun bitartean.

2018 Zoriontsua OH MY WALK!-eko taldearen partez!