
Ibilaldi gidatuak
Donostian
Liburuetan azaltzen
ez diren istorioak
Liburuetan azaltzen
ez diren istorioak
Donostian egiten ditugun ibilaldi kulturalen bidez, gertutik ezagutuko dituzu hirian, beste garai batzuetan, gertatutako bitxikeriak eta sekretuak, lehenago publikoari kontatu gabekoak.
9 mendetako historia duen hiri bateko sekretu, misterio eta kondairetan galdu zaitezte.
Hiriaren historiari buruzko ikuspuntu femeninoa, Donostiaren izaera sortu eta hiria bizi izan zuten emakume haiek ezagutuz.
Gauez bisita gidatua Donostian barrena, bere kondaira ilunak eta historia beltzena ezagutzeko.
Ezagutu itzazu XIX. mendearen amaieran Belle Epoque-an bete-betean sartu zen Donostia haren bitxikeriak.
Bere sorreratik, Donostiak bere izaera eta historia itsasoari begira jorratu ditu.
Donostiako nekropoliak ezkutatzen dituen bitxikeriak eta sekretuak ezagutzeko bisita paregabea.
Hiriko historia eta bitxikeriak modu dibertigarri eta dinamikoan ezagutzeko jarduera entretenigarria taldeko mini-joko deduktiboen bidez.
Jarduera honetan zuen «Donostiar jakinduria» proban jarriko duzue hiriko kondaira eta mitoen atzean zer dagoen ikasiz.
9 mendetako historia duen hiri bateko sekretu, misterio eta kondairetan galdu zaitezte.
Hiriaren historiari buruzko ikuspuntu femeninoa, Donostiaren izaera sortu eta hiria bizi izan zuten emakume haiek ezagutuz.
Gauez bisita gidatua Donostian barrena, bere kondaira ilunak eta historia beltzena ezagutzeko.
Ezagutu itzazu XIX. mendearen amaieran Belle Epoque-an bete-betean sartu zen Donostia haren bitxikeriak.
Bere sorreratik, Donostiak bere izaera eta historia itsasoari begira jorratu ditu.
Donostiako nekropoliak ezkutatzen dituen bitxikeriak eta sekretuak ezagutzeko bisita paregabea.
Hiriko historia eta bitxikeriak modu dibertigarri eta dinamikoan ezagutzeko jarduera entretenigarria taldeko mini-joko deduktiboen bidez.
Jarduera honetan zuen «Donostiar jakinduria» proban jarriko duzue hiriko kondaira eta mitoen atzean zer dagoen ikasiz.
Gure egutegian irteera planifikatuak dituzten ibilbideak aurkituko dituzu, erreserba egin ahal izan dezazun. Halaber, gure ibilbideak zuri ondo datorkizun datan egin ditzakegu, eskaera pean eta erabilgarritasunaren arabera. Erreserba egiteko formularioa erabil dezakezu, harremanetarako zure datuak irudikatuz, eta nahi duzun data eta ibilbidea aukeratuz.
Nuestras visitas guiadas por San Sebastián te acercarán al maravilloso patrimonio de nuestra ciudad sin discursos aburridos ni inacabables clases de historia. Ez jarraitu milaka turistek egunero egiten dituzten ibilaldi tipiko berdinak. Jarraitu iezaiezu OH MY WALK!-en gidari espezializatuei!
Talde murriztuak
Gure taldeak 10 pertsona baina gehiago ez dituzte izaten ez dugulako maite turismo jendetsua. Gainera Donostian egiten ditugun ibilaldi hauetan tratua gertukoak izatea nahi dugu.
Era askotariko gaiak
Donostiak egunero inspiratzen gaitu! Horregatik gure ibilaldi tematikoen gaiak era askotarikoak dira eta urtaroekin aldatzen doaz. Lau hilabetero ibilaldi berriak proposatzen ditugu publiko guztien gustuetara moldatzeko.
Arrazoizko prezioak
Donostian egiten ditugun bisita gidautek 90minutuko iraupena dute eta 15€-ko prezio orokorra. Hiria sakon ezagutzeko modu arrazoizko bat.
Hizkuntzak
Lau hizkuntzetan aritzen gara: Euskara, Gaztelera, Ingelesa eta Frantsesa. Gure kontaketak entretenigarriak dira eta argiak oso, publiko guztientzat eta edozein edadekoentzat aproposak direlarik.
Bere aurpegi politaren atzean, hiriak mendeetan zehar gertatuko mikro istorio liluragarri asko gordetzen ditu eta OH MY WALK!-ek denak kontatu egin nahi dizkizu! OH MY WALK!-ekin ez dituzu betiko leku turistikoak bisitatuko. Ez zara aurkituko turisten artean argazkiak ateratzen Igeldoko Menditik.
Gure gidari eta kolaboratzaileek Donostiarenganako egundoko pasioa konpartitzen dutelako gure bisita gidatuak existitzen dira. Bisita hauek ilusio handiz eta goxotasunez egindakoak dira tratua gertukoa eta atsegina delarik. Ibilaldian zehar zuen parte-hartzea bultzatzen dugu, erronkak eta jokuak ohikoak direlarik, guztia bisitak esperientzi entretenigarri bat izan daitezen.
Donostiarra zara eta...
Hiria sakonago ezagutu nahi zenuke?
Gaur egungo Donostia den bazelakoa izatera eraman duten milaka istorioak ezagutu nahi dituzu?
Historia oso gogoko duzu eta Donostiako sekretuak lurpetik atera nahi dituzu ondo pasatzen duzun bitartean?
Zure seme-alabek beraien hiriko anekdota eta bitixikeriak ezagutzea nahi duzu?
Zuri bisita egitera datozen lagun horiekin kultur-ekintza desberdin bat egin nahi duzu hirian?
Donostiara bisitan zatoz eta...
Nahiago dituzu jendez gainezka ez dauden ekintza turistikoak?
Autobusean bisita azkar bat egitearekin konformatzen ez zaren horietakoa zara?
Bisitatzen dituzun hirien ezagutza sakona egiten ez duzunaren sentsazioa duzu?
Nahiago dituzu aukeratutako xehetasunak ezagutzea edo denentzat ezagunak diren betiko anekdotak entzutea?
Ikaragarri gustoko dituzu bertakoek kontatzen dituzten istorio eta berezikeriak entzutea?
Ibilaldi pribatuak taldeentzat, gazteentzat, familientzat eta bikoteentzat
Zure enpresak zeozer berezia egin nahi du bere langileentzat? Hiria erakutsi nahi diezu atzerritik bisitan etorri zaizkizun lagun horiei?
Historiak aspertzen die? Gure esku utzi! OH MY WALK!-en gidariek entretenigarrien esku. Beraien iraganari katigatzeko era hoberena!
Ba al dago Donostian lekuren bat zure bikote edo familiarentzat esanahi berezia duena? Ibilaldi hunkigarri bat prestatuko dizuegu zuentzat espresuki.
Kajoian bukatuko ez duen zerbait oparitu iezaiozu. Opatitu Donostiako zati txiki bat. Esaiozu I ♥ U ibilaldi gidatu berezi batekin Donostiatik.