

OH MY WALK!-ri
BURUZ
Urteak izan dira nire hiri ederra, Donostia, erakusten pasa dudana, beti ikuspuntu tipiko eta klasiko batetik.
Baina nire buruan idea bat bueltaka nuen…Nola izango litzateke hiria beste era batera erakustea, ikuspuntu “ez turistiko” batetik, Donostiari buruz gehiago jakin nahi dutenentzat?
Bizi izan naizen hiri handiagoetan eskeintzen den kultur-ekintza bat eta nirean faltan botatzen nuena.
Honela, nire hiriarenganako pasioa eta kuriositatea batuta, ideia landu eta OH MY WALK! Jaio zen.
KOLABORATZAILEAK
Ikuspuntu, kuriositate eta pasio berdina dugu…denbora da beraiek gai hauei buruz ari direla lanean eta nire ideia entzun ondoren kolaboratzeko apuntatu ziren!
Gure lehenengo ibilaldia, “Donostia Ezezaguna”, prestatzeko garaian “donosstiaoculta” eta “donostiando”-rekin batera, elkarlan eta ikerketa historiko orduak konpartitu genituen, xehetasunetan atentzioa jarriz eta zorrotzak izaten egindako guztian. Horrela Oh MY WALK!-en lehengo ibilaldia jaio zen, zeinetaz oso arro gauden.



Ibilaldi berria prestatzen hasi ginenean, bera, “Comedurasdetarro” etorri zitzaigun burura berehala. Gure proiektua gustatu zitzaion eta berak XIX-XX.mendeetako Donostiaren historiako ezagutza guztia zekarren, hiriko garai beltzenetarikoa. Kolaboratzaile perfektoa zen, “Donostiando”-rekin batera, gure ibilaldi berri hau prestatzeko.
Horrela, luxuxko kolaboratzaile talde honekin eta hilebeteak lanean pasa ondoren, “Donostia Beltza” dakarkizugu.
Gustokoak izango dituzuela espero dugu!

Gure ibilaldi kultural berria osatzeko argazki interesgarrien bila genbiltzan. Bera zen pertsona egokiena, Mariona Tella, urteetan beste garai batzuetako Donostiako argazkiak pilatzen joan bait da bere SAN SEBASTIAN DESPARECIDA web-an. Gurekin kolaboratzea proposatu genion prestatzera gindoazen garaiko ibilaldi berrian eta berehala baietz esan zuen!
Gure hiriarenganako pasioak batzen gintuen berriro eta horrela “Donostiando”, “Comeduras de Tarro” eta “San Sebastian Desparecida”-ren laguntzari esker, gure ibilaldi berria dakarkizuegu: Belle Epoque-eko Donostia.
GURE BALIOAK
ITURRIAK
KONTZEPTUA
OH MY WALK! kontzeptuaren atzean Donostiarenganako pasioan oinarritutako proposamen bat dago, ñabarduraz beteriko hiri moderno eta tradicional hau berezagutzeko experientzia eskeintzen dugularik.
Donostiako berezko baldosaren gorpuzkera du oinarritzat OH MY WALK!-en logotikopoak, eskeintzen diren ibilaldien abiapuntua direlarik.
Donostia, bere edertasun paregabeaz aparte, etengabe eboluzionatzen eta aldatzen ari den hiri plurala da. Aniztasun hori erakusteko nahia dute OH MY WALK!-en eskeinatuko ibilaldiak horregatik logoak ere bilakaera bat jasaten du hiriaren alderdi ezkutu hoiek erakusteko asmoz.