
Ibilaldi gidatuak
Donostian
Liburuetan azaltzen
ez diren istorioak
Donostian egiten ditugun ibilaldi kulturalen bidez, gertutik ezagutuko dituzu hirian, beste garai batzuetan, gertatutako bitxikeriak eta sekretuak, lehenago publikoari kontatu gabekoak.
– UDABERRIA –
Hiriaren historian emakumeen ukitua nabaria da tabernariak, soldaduak, artistak, politikariak, espiak … emakume guzti hauek Donostiaren izaera definitu zutelako.
Aurkeztuko dizkizugu?
LAISTER
Hiriko portua leku arriskutsua zen eta istorio ahaztuez josita dago. Nabigatu gurekin Donostiaren historia hasi zen tokira.
Abordaiara!
– UDAZKENA / NEGUA –
Ausartenentzat den ibilaldia!
Gauez egiten den ibilaldi honetan Donostiako alde beltzena ezagutuko duzu, bere misterio, madarikazio eta kondaira ilunenen eskutik.
Ausartzen zara?
– URTE OSOAN –
9 mendeetako historia duen hiriaren kondaira eta sekretu ezezagunetan murgildu zaitez.
Donostia zahar eta berriaren istorio ahaztuek sekula amore eman ez duen hiriaren aurpergi ezezagun bat aurkeztuko dizute.
– UDA –
XIX. mendean errautsetatik suspertu zen hiriak aldaketa asko jasango ditu Belle Époque-ean guztiz murgildu aurretik.
Ezagutu itzazu garai hartan Donostian gertatutako bilakaera eta bitxikeriak, hiria oparoa, erakargarria eta dibertigarria bilakatu zutenak.
OH MY WALK!-EN
POP UP EKINTZAK
Ibilaldi eta ekitaldi esklusibo eta dibertigarriak irteera egun jakin batean edo bitan izango dutenak.
Adi egon zeren ekintza hauek azaltzen diren bezala desagertzen dira!
Aktibitate kulural honetan zuen “donostiar jakinduria” jarriko duzue proban eta OH MY WALK!-en eskutik hiriko kondaira eta mitoek ezkutatzen dutena aurkituko duzue. Ordu t’erdiko iraupena duen joku moduko ekintza honetan istorio ahaztuak, bitxikeriak eta sekretuak izango dira protagonistak Donostiako kaleetan zehar ibilaldi dibertigarri bat egiten dugun bitartean.
Ekintza hau 2018-ko OLATU TALKA festibalean estreinatu zen eta berriro egongo da OLATU TALKA 2019-an!
15€/perts. 6 perts gutxienez-15 perts gehienez.
Irisgarritasun osoa du Hiri zentrotik doan ibilaldi honek.
NOIZ:
Irteeren egutegiaren arabera
Topagunea: Donostiako Udaletxe atzekaldean-Igentea kalea,1.
Joko eta esplikazio didaktikoen bidez txikienak Donostiako bitxikeriak ezagutuko dituzte ondo pasatzen duten bitartean beraien gurasoen konpainian.
Gutxienez 6perts-Gehienez 15 perts.
Informazio gehiago: Hemen
NOIZ:
Irteeren egutegiaren arabera
Urtebetetzeak ospatzeko aukera paregabea den ibilaldia!
Donostiako hilerri handienean murgilduko gara. Bertan artea, historia eta donostiarrentzat ezezagunak diren bitxikeri asko aurkitzen dira. Ibilaldi honetan beldurrak ez du kabidarik.
NOIZ:
Irteeren egutegiaren arabera
[calendar id=”10091″]
Gure Donostiako bisita gidatuek, gure hiriaren ondare zoragarrira gerturatuko zaituzte historiako klase luze eta aspergarririk jasan gabe.
Bere aurpegi politaren atzean, hiriak mendeetan zehar gertatuko mikro istorio liluragarri asko gordetzen ditu eta OH MY WALK!-ek denak kontatu egin nahi dizkizu!
OH MY WALK!-ekin ez dituzu betiko leku turistikoak bisitatuko. Ez zara aurkituko turisten artean argazkiak ateratzen Igeldoko Menditik.
Gure gidari eta kolaboratzaileek Donostiarenganako egundoko pasioa konpartitzen dutelako gure bisita gidatuak existitzen dira.
Bisita hauek ilusio handiz eta goxotasunez egindakoak dira tratua gertukoa eta atsegina delarik. Ibilaldian zehar zuen parte-hartzea bultzatzen dugu, erronkak eta jokuak ohikoak direlarik, guztia bisitak esperientzi entretenigarri bat izan daitezen.
Hiria sakonago ezagutu nahi zenuke?
Gaur egungo Donostia den bazelakoa izatera eraman duten milaka istorioak ezagutu nahi dituzu?
Historia oso gogoko duzu eta Donostiako sekretuak lurpetik atera nahi dituzu ondo pasatzen duzun bitartean?
Zure seme-alabek beraien hiriko anekdota eta bitixikeriak ezagutzea nahi duzu?
Zuri bisita egitera datozen lagun horiekin kultur-ekintza desberdin bat egin nahi duzu hirian?
Nahiago dituzu jendez gainezka ez dauden ekintza turistikoak?
Autobusean bisita azkar bat egitearekin konformatzen ez zaren horietakoa zara?
Bisitatzen dituzun hirien ezagutza sakona egiten ez duzunaren sentsazioa duzu?
Nahiago dituzu aukeratutako xehetasunak ezagutzea edo denentzat ezagunak diren betiko anekdotak entzutea?
Ikaragarri gustoko dituzu bertakoek kontatzen dituzten istorio eta berezikeriak entzutea?
Gure ibilaldiei buruzko informazio zehatza izateko gure triptikoa deskargatu dezakezu PDF formatoan:
Gure Donostiako bisitak kontu handiz prestatuta daudelako hiriaren beste ikuspuntu bat izan dezazun.
Zuretzat konkretuki, zaindutako ikerketa historikoa gogoko duzun horrentzat.
Hiriko lau leku klasiko eta turistikoak talde handi batekin bisitatzea ekiditen duzulako.
Kalitatezko edukia eta informazio historiko zaindua baloratzen duzun pertsona zarelako.
Gure taldeak 10 pertsona baina gehiago ez dituzte izaten ez dugulako maite turismo jendetsua. Gainera Donostian egiten ditugun ibilaldi hauetan tratua gertukoak izatea nahi dugu.
Donostiak egunero inspiratzen gaitu! Horregatik gure ibilaldi tematikoen gaiak era askotarikoak dira eta urtaroekin aldatzen doaz. Lau hilabetero ibilaldi berriak proposatzen ditugu publiko guztien gustuetara moldatzeko.
Sare sozialetan Donostiari buruzko ikerketa historiko eta kulturalengatik ezagunak diren hauek gure kolaboratzaileak dira eta ibilaldien edukia jorratzen laguntzen digute. Beste hitzekin: Hiriaren ezagutza sendoa eta dibertsioa bermatuta daude!
Donostian egiten ditugun bisita gidautek 90minutuko iraupena dute eta 15€-ko prezio orokorra. Hiria sakon ezagutzeko modu arrazoizko bat.
Lau hizkuntzetan aritzen gara: Euskara, Gaztelera, Ingelesa eta Frantsesa. Gure kontaketak entretenigarriak dira eta argiak oso, publiko guztientzat eta edozein edadekoentzat aproposak direlarik.
Ezagutzen al duzu modu hobeagorik Donostiaren sekretuak ezagutzeko oinez baino? Kale estuetatik, etorbide eta pasealekuetatik. Kirola eta Kultura: Konbinazio perfektua!
Ez jarraitu milaka turistek egunero egiten dituzten ibilaldi tipiko berdinak. Jarraitu iezaiezu OH MY WALK!-en gidari espezializatuei!
Urteetan zehar, historia liburuetan kontatzen ez diren istorio eta bitxikeriak pilatzen joan garelako.
Klase altuko gizarte donostiarraren sekretuak, herri arrantzale baten bizi poza eta desioak… tristurak…
Eta noski, gure hiritar hauen itxaropenak.
Zure enpresak zeozer berezia egin nahi du bere langileentzat?
Hiria erakutsi nahi diezu atzerritik bisitan etorri zaizkizun lagun horiei?
Historiak aspertzen die?
Gure esku utzi! OH MY WALK!-en gidariek entretenigarrien esku.
Beraien iraganari katigatzeko era hoberena!
Ba al dago Donostian lekuren bat zure bikote edo familiarentzat esanahi berezia duena?
Ibilaldi hunkigarri bat prestatuko dizuegu zuentzat espresuki.
Kajoian bukatuko ez duen zerbait oparitu iezaiozu.
Opatitu Donostiako zati txiki bat.
Esaiozu I ♥ U ibilaldi gidatu berezi batekin Donostiatik.
HARPIDETZA
Hiri baten kale zaharrek gordetzen duten historia ahaztua ezagutzea maite duzu?
Orduan gutariko bat zara!
Batu zaitez Donostiaren giza historia maite dugunok sortutako OH MY WALK!-en komunitatera eta informatzen joango gara gure ekintza, jarduera eta eskaintza berezien inguruan!