Jarraian laburbiltzen dira OH MY WALK!-ek eskainitako ibilaldi tematikoen zerbitzuari dagozkion legezko baldintzak.
I. IBILALDI TEMATIKOAK
- Emandako zerbitzuen ezaugarriak webgunean ibilaldi bakoitzerako zehazki adierazitakoak izango dira soilik.
- Ibilaldiak berdin egingo dira euria egiten badu. Baldintza klimatologiko oso txarrak daudenean kantzelatu ahal izango dira egun horretarako erreserba egin duten bezeroei jakinarazi ondoren.
- OH MY WALK! Ibilaldietan aldaketak egiteko eskubidea izango du, aldez aurretik jakinarazi gabe eta barne-antolaketa edo baldintza meteorologikoak direla eta.
- Ibilaldia behin martxan dagoela dena-delakoagatik gidak bertan-behera utzi behar dela badio, bezeroak jarduera atzeratzeko edo ordaindutako zenbatekoa itzultzeko eskubidea izango du.
- OH MY WALK! -ek ibilaldiak egiteko gutxieneko pertsona kopuru bat ezartzen du beraz, baldintza hori betetzen ez bada, ibilbidea ez da egingo
- OH MY WALK!-ek parta-hartzaileen gaineko admisio eskubidea izango du gidariak beharrezkotzat jotzen badu.
- OH MY WALK! bidaiarien garraioa ez du eskaintzen edo merkaturatzen. Jarduera bidaiarien garraioarekin lotuta dagoen kasuetan, jarduera hori enpresaren jarduera nagusiaren eta bakarraren jarduera osagarri gisa gauzatuko da, bisita gidatuak egitea, indarrean dagoen legediaren arabera, Lurreko Garraioari buruzko Lege Organikoaren 102. artikuluaren arabera.
II. BEZEROARENTZAKO GOMENDIOAK
- Bezeroari gomendatzen zaio aurrez aldetik gogoko duen ibilaldian izen ematea nahi duen data eta orduan egiteko aukera izateko.
- Bezeroak ezin badu azkenean erreserbatutako ibilaldia egin, OH MY WALK!-i jakinaraztea gomendatzen da posta elektronikoz edo telefonoz.
- Ibilaldiek webgunean adierazitako irisgarritasun-maila dute, bezeroak erreserbaren aurretik eta tourra hasi aurretik baloratu beharko duena. Zalantzarik izanez gero, hobe da gurekin harremanetan jartzea.
- Tourraren hasierako ordutegiak beteko dira kasu bakoitzean ezarritakoaren arabera. Bezero bat geroago iristen bada litekeena da ibilbidea elkargunetik abiatu izana. Beraz, puntualtasuna gomendatzen da.
III. OH MY WALK!-EN KONPROMISOAK
- OH MY WALK! kontratatutako jarduera hitzartutako egun eta orduetan egiteko konpromisoa hartzen du, baldin eta ibilbide bakoitzerako gutxieneko pertsona-kopurua duen talde bat osatu bada.
- OH MY WALK! Ez du bere gain hartuko ibilbidea egitean gerta daitezkeen istripu, galera, lapurreta eta bestelako ustekabeen erantzukizunik.
IV. PREZIOAK
- Web orrian ibilbide bakoitzerako ezarritako prezioak pertsonako dira, kasu guztietan %21eko BEZa barne dagoelarik..
- 12 urtetik beherako haurrentzako bisitaren doakotasuna bakarrik aplikatuko da heldu arduradun batek lagunduta badoaz eta behar den kasuetan bere adina egiaztatzen duen NANa erakusten badute.
- Prezioek, kontrakoa adierazi ezean, soilik ibilaldi tematiko gidatuaren zerbitzua barne hartze dute, kanpoko beste zerbitzurik ez (garraioak, mantenua…).
- Bezeroak OH MY WALK!-eko gidari egingo dio ordainketa jardueraren hasierako topagunean, txartel/faktura sinplifikatu bat emango zaiolarik egiaztagiri gisa. Transferentzia bidezko ordainketa egin ahal izango da aurretik egindako faktura jaso ondoren.
V. ASEGURUA
- OH MY WALK! Hirugarrengoen aurrean Erantzukizun Zibileko Poliza du, beharrezkoak diren gutxieneko estaldurarekin.
- MAPFRE konpainiarekin kontratatutakoa da: 074-1680185211 poliza zk.
VI. ERRESERBA ETA KONTRATAZIO BALDINTZAK
- OH MY WALK!-ek posta elektroniko bidez baieztatuko du bezeroaren erreserba kasu bakoitzean, Era berean, erreserbarekin batera, kontratatutako eguna, ordutegia, prezioak, elkargunea eta hizkuntza adieraziko zaizkio.
- Pertsona batek beste bat/batzuk inskribatzen baditu, bere izenean onartzen ditu legezko baldintza hauek guztiak.
- Ibilaldia egin ahal izateko, eskudirutan ordaindu beharko da topaketa egiten den unean edo aurretik transferentzia bidez (faktura egin bada aldez aurretik). Ordaindu ezean, ezin izango da ibilbidea egin.
- Arrazoi pertsonalak direla eta, bezeroak jarduera uzten badu, ez da ordaindutakoa itzuliko.
VII. KEXAK ETA ERREKLAMAZIOAK
- Bezeroak eskura izango du erreklamazio-orria, OH MY WALK!-en gidari eska diezaiokeena ibilbidea amaitu ondoren.
- Era berean, bezeroak gure kexa eta erreklamazioen liburua eskura izango du gure posta elektronikoaren bidez: info@ohmywalk.com.