
Laster
Hemen aurkituko dituzue etortzeko dauden ibilaldi berriak baita ere prestatzen ari garen gure POP UP edo bapateko ekintza kulturak.
Ezin dituzue galdu!
Hemen aurkituko dituzue etortzeko dauden ibilaldi berriak baita ere prestatzen ari garen gure POP UP edo bapateko ekintza kulturak.
Ezin dituzue galdu!
Ekintza Pop Up hauek noizbehinka eta bapatean, gutxien espero dituzunean, gertatzen diren ekintzak dibertigarriak dira.
Adi egon zaitezte OMW-en hurrengo Pop Up ekintzak hauek dira eta:
Aktibitate kulural honetan zuen “donostiar jakinduria” jarriko duzue proban eta OH MY WALK!-en eskutik hiriko kondaira eta mitoek ezkutatzen dutena aurkituko duzue. Ordu t’erdiko iraupena duen joku moduko ekintza honetan istorio ahaztuak, bitxikeriak eta sekretuak izango dira protagonistak Donostiako kaleetan zehar ibilaldi dibertigarri bat egiten dugun bitartean.
¡Ekintza hau 2018-ko OLATU TALKA festibalean aurkeztu zen eta berriro egongo da OLATU TALKA 2019-an!
15€/perts. Gutxienez 6 perts-15 perts gehienez.
NOIZ:
Irteeren egutegiaren arabera
Topagunea: Donostiako Udaletxe atzekaldean-Igentea kalea,1.
Guztizko Irisgarritasuna du Hiri zentroan egingo den ibilaldi honek.
Jolas eta Kondaira artean etor zaitez ondo pasatzera!
Donostiaren gaztelua eta Urgull mendiaren historia era dibertigarrian ezagutzeko ekintza honetan, leku honek gordetzen dituen enigma eta leku interesgarriak aurkituko dituzu. Ekintza hau gure kolaboratzailea den DonoSStiaOculta-rekin sortutakoa da eta lagunartean, familia edo bikotearekin egiteko aproposa da.
Noiz: Eskaeren arabera.
Iraupena 2h.
Gehienez 30 pertsona.
Pop Up ekintza
Joko eta esplikazio didaktikoen bidez txikienak Donostiako bitxikeriak ezagutuko dituzte ondo pasatzen duten bitartean beraien gurasoen konpainian.
Noiz:
Irteeren egutegiaren arabera
Iraupena: 1h.
6-11 urte bitarteko umeentzat.
Gehienez 2 ume heldu bakoitzeko.
Prezioa:
15€ (heldua + 2 ume)
13€ (heldua +1 ume)
Topagunea: Ijentea kalea ,1. Donostia (Udaletxe atzekaldean)
Hiriko hilerri handienean murgilduko gara. Bertan artea, historia eta donostiarrentzat ezezagunak diren bitxikeri asko aurkitzen dira. Ibilaldi honetan beldurrak ez du kabidarik.
Noiz: Irteeren egutegiaren arabera
Iraupena: 90min.
Prezioa: 15€/perts.
Donostiaren historia itsasoarekin dago lotuta dudarik gabe hiria sortu zenetik XII.mendean. Ibilaldi honek Erdi-Aroko portu hartara eramango zaitu, itsasora dedikatutako bizitza batek dakartzan poza eta zoritxarrak deskubrituz. 2018-ko Ekainetik Aurrera.
Askotan itzalean bizi izan ziren emakume haiek Donostiaren etorkizuna markatu eta erabaki zuten. Ibilaldi honek emakume haiek gogoratuko ditu beraien garaiak errekuperatuz beren istorio eta errealitateekin batera. 2018-ko Martxotik aurrera.
Iristeko dagoena ez galtzeko, harpidetu zaitez gure berrien buletinera:
*Pribatutasun-Politika onartzen dut