OH MY WALK eta bisita turistiko baten arteko 7 desberdintasun
Kaixo denori eta ongi etorri!
Gutariko gehienek, hiriburu bat bisitatzen dugunean edo bertan bizi garenean ez dugu arrotz sentitu nahi, ezta ere “turista”. Hau ez da beti erreza izaten, hiri bateko txokoak edo aktibitate interesgarriak ezagutzeak denbora eskatzen bait du, bilatu, irakurri, galdetu edo ikerketa egiteko. Baina hau irakurtzen ari bazara, ikerketa hasi duzu eta jakinminez egongo zara ea zer eskeini diezazukegun.
Hona hemen Donostiako bisita turistiko klasiko batean eta guk, OMW-en, eskeinitako ibiladi tematikoen arteko 7 desberdintasun:
OMW-EN IBILALDI TEMATIKOETAN |
BISITA TURISTIKOETAN |
|
1 | Donostiako leku ezkutuei buruz ikasiko duzu | Donostiko leku esanguratsuak bisitatuko dituzu |
2 | Donostiako istorio ahaztuak deskubrituko dituzu | Donostiako gauza tipikoak deskubrituko dituzu |
3 | Bertakoa zara eta bertakoekin egongo zara. | Bertakoak nolakoak diren kontatuko dizute |
4 | Ibilaldien gaiak originalak izango dira. | Bisita klasikoak edo gastronomikoak izan ohi dira. |
5 | Aktibitate kultural bat izango da. | Aktibitate turistiko bat izango da |
6 | Urtean zehar egiteko ibilaldiak dira. | Oporretan zaudenean egiteko zerbait da |
7 | Euskaraz beti egin ahalko dituzu gure ibilaldiak. | Bisita Euskaraz egitea ez da ohikoa |
Baina ez geratu informazio honekin bakarrik, hoberena gurekin egindako ibilaldi batean ea 7 puntuak betetzen diren baieztatzea izango duzu.
Zure zain egongo gara!